XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NESKAMEAREN MARMARRAK.

(Autsak ateratzeko zatar batekin, bizi-bizi sarturik).

Ume sabelberatuak alenak!.

Lurretik arrabete jasotzen ez, ta oien pantasia.

Ia noski ni nor naizen oi ezer agintzeko!.

Lepazurra puskatuko al dute....

Oraintxe buruz gain egiñerazi didate neri beintzat eta, dabiltzala ipurdiz gora ere nai badute.

Beren amona zanak agindu dezaiotela.

(Alki ta mai batzuen autsak astintzen asi, ta bereala geldituaz).

Okerrena ez da ordea ori.

Gero señorita etorri orduko, mokoa kanabete luxatuta, or asiko zait: .

Errex egiten dizkin arek.

Amarretan jeiki.

Amaikaterdiak arte, bañua dala, gosaria dala, ezpañak piper gorriz ta begiak zikulu-saltsa beltzez pintatzia dala, arpegia autsez josi, gerria extutu, bere xanko politai tanbor makillak dirudite gero!, bere xanko politai begiratu, gonak pitin bat goraxeago jaso; ixpillu aurrean (Jesus, ixpillu aurrean... oiek komeriak!) onera begiratu, begiratu, au ikutu, ura ikutu... atzekoaldiak ematen dizkion lanak!... aunditxua iruditzen nunbait... ta igurtzi ta igurtzi, igurtzi ta igurtzi, limatu naian bezela... Linea ez galdu nai ba!.

Orrenbeste pantasi gabe begiratzen zigutenan beintzat guri mutil morrosko bapo askoak! Esango nuke....

Ta bera mariya panpalona baño arroago, jo ara ta bira onera dabillen bitartean, autsak atera.

Lurrari argizaia eman, gosariak jarri, aurrak jantzi... ta jantzitzea naikoa eztala, bateri mukiak atera, besteari atzea garbitu, okerrik egin ez dezaten zaitu, kontu! txiki, atoz onera, ez igo orrera, erori egingo zerala, au pix egiten jarri, orren lotsagabekeriak entzun, suari begiratu, eltzeari kontu artu...(...).